Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Nire bloga
Hemen nire kontutxo guztiak jarriko ditut.

Artxiboa: Apirila 2008

22/04/2008 GMT 1

Tienes Talento

celcean @ 18:03

Atzo bertan, Tienes Talento deitutako programa, Cuatron ematen zena, bukatu zen, irabazle bakar batekin: Salva. Salvak abestu egiten du, adibidez: Volando Voy, Volando Vengooooo...

16 urte ditu, Albacetekoa da, eta irabazi egin du, bere taldearekin.



19/04/2008 GMT 1

Famaren bukaera

celcean @ 15:45

Fama dantzatzeko programa bat da, oso ona, Cuatro-n ematen dutena. Hasi ziren 10 bikoterekin, eta pixkanaka pixkanaka jendea botatzen hasten dira, eta berri batzuk sartu. Baina orain, 3 hilabete pasatu ondoren Fama hasi zenetik, dena aldatu da, soilik 9 egun geratzen direlako bukatzeko. Orain, jendea botatzerakoan ez dute jende berria sartzen, eta orduan gero eta jende gutxiago geratzen da. Nire gustukoenak Patricia eta Lorena eta Hugo eta Angel dira. Gehiago jakin nahi baduzue, hemen sartu: 

http://www.cuatro.com/fama/ 

18/04/2008 GMT 1

Sagutxoa

celcean @ 19:49

Gaur sagutxo txiki bat aurkitu dugu (zelaiko sagua) gure arteko kutxa batean, eta kutxan zeuden oihalez, makorroiz, babarrunez, margoz, kolaz eta kartoiz egindako kuadro batzuk jan ditu eta horren ondorioz kaka berdea egin du. Gero pote batean sartu dugu. Gelaz-gela erakusten joan gara ikastolatik, eta gero kalean soltatu dugu. 4 izen baino gehiago jarri dizkiogu: E.T, Ratatouille, Ratete, Leonardo... Oso farregarria izan da. Hemen saiatuko naiz argazki bat eta bideoa jartzen.

xagua.JPG

Eta oraindik ez dagoenez bideoa, aurrerago jarriko dizuet bideoa edo linka.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!