Zapaburuak
Egun batean, nire aita, txakurrak, lagunak, ahizpa eta zazpiok zapaburuak hartzera joan ginen Iturri Zaharreko bidetik. Urandela batean, bertako lurra, goroldioa eta ura sartu genituen, eta ura ongi ikusten utzi zuenean, zapaburuak sartu genituen. Orain, urandela handi eta hori batean ditugu. Goroldioa eta zomorro txiki-txikiak jaten dituzte. Ur-kantitate nahikoa behar dute, eta, orduan, noizbehinka bota behar zaie ura, baina pixkanaka-pixkanaka. Orain, hankak ateratzen hasi zaizkie. Ea ba argazkiak sartzeko gai naizen. Hala ez bada, hurrengo batean saiatuko naiz berriz ere.

Zabaldu
del.icio.us
Ez dut lortu argazkiak jartzea, beste batean saiatuko naiz. Agur!!
Celia | 2007-05-19 - 13:52:19 GMT 1 #
Argazkiak ikastolatik saia zaitezke igotzen. Ikusteko irrikatan nago!
Fultxo | 2007-05-20 - 01:04:06 GMT 1 #
Bale Fultxo, ba irrikitan bazaude, esango dizut nola dauden: hanka eta guzti dituzte ya! Baina, zer eraman behar dut, argazki-kamera, edo zer?
Celia | 2007-05-20 - 12:32:18 GMT 1 #
Gainera, orain igeltxo txiki-txikitxoak dira, eta oso polita, baina oraindik zapaburuak direnak, igeltxoak jaten dituzte... Ze pena!
Celia | 2007-06-05 - 14:22:06 GMT 1 #